Txakur Motak

PIRINIOTAR ARDI TXAKUR
Piriniotar ardi txakurra Pirinioetako bertako ardi txakurarraza bat da. Arraza honen banaketa eremuak Euskal Pirinioak barruan hartzen ditu. Mota honetako txakurrak ohikoak dira Ipar Euskal Herriko artaldeak gobernatzen.
Txakur hauek, beste zenbait ardi txakur edo artzain txakur bezala, "sumise" izendatzen dituzte Ipar Euskal Herrikoartzainek. Zaintzarako zakur handiak berriz "Artzanorak" dira.
Piriniotar ardi txakurra izenarekin bi txakur mota izendatzen dira; piriniotar ardi txakur iletsua eta aurpegi garbiko piriniotar ardi txakurra.

Tamaina ertaineko txakurrak dira, biziak eta oso landatarrak.



PIRINIOETAKO MENDIKO ZAKURRA
Pirinioetako mendiko zakurra Euskal Herriko zein OkzitaniaAragoi eta Kataluniako Pirinioetan barrena zabaldutako bertako txakur arraza bat da.
Pirinioetako mendiko zakurra edo besterik gabe, mendiko zakurra egun erabilitako izenak baldin badira ere, garai batean bai zakur mota hau eta baita bere senide hurbilak diren Nafar artzanorak "artzanorak" deitzen ziren, edo artzanzakurrak. Halaxe deituta azaltzen dira Euskal Herriko leku ezberdinetako agiri zaharretan.


NAFARROAKO EPER TXAKURRA

Nafarroako eper txakurra Euskal Herriko bertako ehiz txakur arraza bat da, bereziki Nafarroa aldean aurkitu daitekena. Nafarroako eper txakurrak ehiz txikian erabiltzen da, "luma eta ilean" , hau da, hegaztiak zeinuntxierbi eta abar harrapatzeko. Arraza galtzeko zorian dago eta zenbait ekimen burutzen ari da berreskuratzeko.
Arraza berbera Araba aldean ezaguna zen "Arabako patxon" edo "Gasteizko Patxon" edo Gasteizko eper-txakurra izenarekin, eta 1950-1960. hamarkadan bertatik desagertu zen.





KANTAURIKO UR-TXAKURRA


Kantauriko ur-txakurra Euskal HerrikoKantabriako zein Asturiasko itsasbazterreko herrietan eta bereziki arrantzale munduan ezaguna izan den bertako txakur arraza bat da.

Zenbaitzuek ez dute berezko arrazatzat jotzen eta Espainiako ur-txakurraren arrazako azpi-motatzat hartzen dute. Zenbait txakurzaleek berriz berezko arraza dela diote eta ezagupen ofiziala lortzeko lanean ari dira. Une honetan bereziki Kantabria aldean lanean ari dira arraza kontserbatu eta ofizialki ezagutarazteko.
Argi dagoena zera da, Kantauri itsas bazterreko arrantza kaietan txakur mota hau aspaldidanik ezaguna izan dela, nahiz eta momentuz ezagupen ofizialik ez izan.




ENKARTERRIKO BILLANOA


Enkarterriko billanoa, montañeraz "mezo", Euskal Herriko bertako txakur arraza bat da. Gaur egun bere zabalpen gunerik garrantzitsuena Bizkaiko Enkarterrietanbadago ere, Arabako iparraldera zabaltzen da ere.

Zakur honen banaketa Kantabriako ekialdera zein Burgosko probintziaren iparrera heltzen da aldi berean, hau da, gutxi gora behera behi montxinaren banaketarekin bat dator.
Arraza honen erabilera ohikoa mendiko behiak zein behi suharrak gobernatzeko izan bada ere, gaur egun indarra dauka ere zakur Billanoak ehiza larria harrapatzeko erabilera ere, basurdea bereziki. Nahiko ospe eta estimua hartu dute lantegi honetan azken hamarkadetan.



NAFAR ARTZANORA


Nafar artzanora edo Piriniar artzanora Euska Herriko bertako zakur arrza bat da. Garai batean askoz zabalduagoa egon zen Euskal Herri guztian barrena; azken hamarkadetan, ordea, Euskal PirinioetanNafarroa Garaianeta Zuberoan, beste inon ez omen ziren geratu halako zakurrak. Arraza Aragoi eta Katalunian ere hedatuta omen zegoen.


LABRIT


Landetako labrit txakurra, edo bakarrik "labrit" edo "labriteko txakurra" deiturik, Landetako bertako txakurarraz bat da, Landetako beste hainbat bertako arrazen antzera bere banaketa eremuan Ipar Euskal Herria ere barnean hartzen duena. Baita Biarnoko lautadak ere.
Piriniotako azpiko ipar aldeko lurretan kokatzen da txakur mota hau, eta piriniar ardi txakurraren oso antzekoa da. Zenbait adituentzat Euskal Herriko hego aldeko euskal artzain txakurraren oso senide hurbila da aldi berean.
Oro har arraza piriniar ardi txakurraren ondorengotzat jotzen da, baina Landetako ordokietan artzaintzan aritzeko moldatuta. Horregatik, esate baterako, labrita tamainaz piriniar ardi txakurra baina handiagoa da.


BOXER


Hazten eta erakusten ditugu Boxer txakurrak 1964 urtetik.
Gure asmoa kalitate goreneko Boxerrak hezitzea da, itxura eta izakera onekoak.
Zaletasuna dela eta hazten ditugu kumeak, eta urtero bat edo bi kumaldi baino ez dugu izaten, beraz, ez gara hazle komertzialak.
Txakurrak zaintzen eta beraiekin lotutako ariketetan (soina, erakusketak, trabaketa etab.) ematen dugu asialdia batez ere.
Gure Boxerrak etxeko txakurrak dira.
Kume bat erosi nahi izanez gero beste hazle batzuengan bidali zaitzakegu, guk geuk ez izatekotan.



ALEMANIAR ARTZAIN TXAKURRA 

Alemaniar artzain txakurra edo Alsaziarra (alemanez Deutscher Schäferhund) Alemaniako artzain txakur mota bat da. Nahiko arraza berria da, bere jatorria 1899. urtealdean baidu. Txakur mota hau oso ezaguna da munduan zehar.

EUSKAL ARTZAIN TXAKURRA


Euskal artzain txakurra Euskal Herriko bertako txakur arraza bat da. Garai batean Euskal Herri guztian barrena zabalduta, soilik azken hamarkadetan hasi da arrazaren kontserbazioan eta hautaketan lan egiten.
Euskal artzain txakurran bi aldaera nagusidaude; Iletsua eta gorbeiakoa.





Arrazaren historia.
Euskal artzainek betidanik erabili dituzte artaldeak gidatzeko baina baita ere behi samaldak, zaldi azienda eta ahuntz taldeak gobernatzeko ere. Baserriak zein artaldeak zaintzeko ere erabili ohi dira, nahiz eta lantegi honetarako bertako bi artzanor arrazak gehiago erabilak izan diren. Pirinioetako artzain zakur eta nafar artzanorak hain zuzen.